
Euskal Gorrak federazioak I, II eta III. mailako Zeinu Hizkuntza ikastaroak antolatzen ditu. Ikastarook CNSEk (Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioa) ziurpetu eta homologatzen ditu. Eskolak honako ereduei jarraituz antolatzen ditugu:
-ARRUNTAK: 120 eskola-ordu urritik ekainera bitartean (2 orduz astean birritan, goizez zein arratsaldez)
-TRINKOAK: 120 eskola-ordu hiru hilabeteko (4 orduz, 2 egun astean) ala lau hilabeteko (2 orduz, 3 egun astean).
-UDAKO IKASTAROAK: 120 eskola-ordu hilabete eta erdian (4 orduz, 5 egun astean)
-NEURRIRA: ikastaro laburrak, 20 eta 40 ordu bitartekoak. Ikastarook gorrekin komunikatzeko oinarrizko gaitasuna lortu nahi duten ala lan eremu zehatz bati lotutako hiztegia ikasi nahi duten enpresa zein taldeei zuzenduta daude.
Informazio gehiago jaso nahi izatekotan 944 765 052 telefonora deitu ala formación.euskalgorrak@gmail.comhelbidera idatz dezakezu.


