CAST
PRESIDENTEAREN AGURRA

Kaixo, ongi etorriak izan zaitezte EUSKAL GORRAKen, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioaren, web orrira.

Gure webgunearen itxura modernoa, erosoa eta irisgarria izan dadin diseinatu dugu. Gure helburua, web orria guztiz bisuala izatea da, erabiltzaileentzako gida erraza izan dadin. Garrantzitsuena weberako irisgarritasun arloan zehaztutako arauak errespetatu eta betetzea da.

Federazioan, apurka-apurka pertsona gor zein entzuleen bizitza hobetuz joan dadin lan egiten dugu. Helbururik premiazkoena zerbitzu global eta orokorrak betetzea da. Era berean, gure Federazioak Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte-sarea indartzea ere garrantzitsutzat jotzen du.

Gure misio eta xede nagusia elkarte-sarea indartu eta sustatzea da, pertsona gorren bizi-kalitatea hobetu eta erabateko gizarteratzea lortzeko. Ildo honetan, lortzeke ditugun erronka garrantzitsuenetako bi, komunikazio oztopoen desagerpena eta EAEn Zeinu Hizkuntzaren aitorpen ofiziala dira.

CNSEk bideratutako 10 urte baino gehiagoko borrokari esker, estatuan ZHren aitorpen ofiziala lortu dugu, urriaren 23ko 27/2007 dekretuak hala berresten duela. Legearen edukia irakurri nahi izanez gero, pantailan agertzen den PDF fitxategia zabaldu dezakezue.

Gertaera honek berebiziko garrantzia dauka Gorren Komunitatearentzat euren hizkuntza, kultura, historia eta ohiturak sendotzen dituen heinean.

Bestetik, Euskal Gorrak Federazioak albiste orokorren web bat sortu berri duela jakinarazi nahi dizuet. Web hau guztiz irisgarria da eta Zeinu.tv du izena. Hainbat erakunde publiko zein pribatuen lankidetza eta laguntzari esker lortu da eta oso emaitza positiboak eman ditu. Egun, Zeinu.tv abian da eta bertan sartu eta bisitatu dezazuen espero dut.

Azkenik, gure web orrialdea bisitatzen duten pertsona gor zein entzuleei eskerrak eman nahi nizkieke.

Agur beroa eta besarkada handia guztioi.

BERRIAK

EUSKADIKO PERTSONA GORREN ELKARTE-SAREAREN III. FOROA ETA FERNANDO PASCUAL AMORRORTU SARIEN II. EDIZIOA

2017.eko Azaroa.
Info +

2015ko TXOSTENA PDF FORMATOAN

Lotura honetan sakatuz Euskal Gorraken 2014ko Jardueren Txostena eskuragai daukazu pdf formatoan.
txostena pdf
GOGOBETETASUN INKESTA

Bete ZHIZko Gogobetetasun On-line Inkesta.

BLOGAK

Telebista
Zeinu HIzkuntzan
(Zeinu.tv)

Zeinu Hizkuntza
ikastaroak
(zeinuhizkuntza.info)

Euskal Gorraki buruzko
informazio orokorra

Pertsona Gorren
Nazioarteko Eguna