CAST
GARDENTASUNA · Estrategia

XEDEA, IKUSPEGIA ETA BALOREAK

Xedea
Pertsona gorrek gizartean normaltasunez zein modu aktiboan parte hartu dezaten lortzea eta lurralde guztietan elkarte-sareak modu berdintsuan funtziona dezan sustatzea.

Ikuspegia
Pertsona gorrek, herri-administrazioek eta gizarteak erreferentziazko erakunde gisa hartu gaitzatela, Euskal Autonomia Erkidegoan pertsona gorren ordezkari legez aintzatetsiz.

Baloreak

  • Gorren Kultura eta Komunitatearen sentipen eta babesa.
  • Gardentasun informatiboa.
  • Talde-lana.
  • Genero-berdintasuna sustatzea.
  • Biltzar Nagusiaren bidezko parte-hartze demokratikoa.
  • Lankidetzan, informazio-trukean eta gure antzekoak diren erakundeekin ekintzak gauzatzean oinarritutako sendotasuna bilatzea.
  • Autonomia: berariazko izaera juridikoa eta jokatzeko erabateko askatasun eta gaitasuna.
  • Pertsona Gor eta Entzuleen arteko eskubide berdintasuna.
  • EAEko Pertsona Gorrek erabateko gizarteratze eta parte-hartze kontzientea.
  • Ingurugiroarekiko errespetua.
  • Hirueletasunaren sustapena: euskera, gaztelania eta zeinu hizkuntza.

URTEKO PLAN OPERATIBOA (UPO)
Egun, Euskal Gorrak EFQM Kalitate ereduaren arabera kudeatzeko abian daukagun eraldatze-prozesu orokorraren baitan, Urteko Plan Operatiboa egiten ari gara. Izan ere, Kalitaterako Konpromisoaren Ziurtagiria 2015ean lortuko dugula aurreikusten dugu.

PLAN ESTRATEGIKOA
Euskal Gorrakek CNSEren (Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioa) Plan Estrategikoarekiko atxikimendu-akordioa dauka.

· Atxikimendu-akordioa (pdf)

KODE ETIKOA
Euskal Gorrakek CNSEren (Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioa) Kode Etikoarekiko atxikimendu-akordioa dauka.

· Atxikimendu-akordioa (pdf)

BERRIAK

EUSKADIKO PERTSONA GORREN ELKARTE-SAREAREN III. FOROA ETA FERNANDO PASCUAL AMORRORTU SARIEN II. EDIZIOA

2017.eko Azaroa.
Info +

2015ko TXOSTENA PDF FORMATOAN

Lotura honetan sakatuz Euskal Gorraken 2014ko Jardueren Txostena eskuragai daukazu pdf formatoan.
txostena pdf
GOGOBETETASUN INKESTA

Bete ZHIZko Gogobetetasun On-line Inkesta.

BLOGAK

Telebista
Zeinu HIzkuntzan
(Zeinu.tv)

Zeinu Hizkuntza
ikastaroak
(zeinuhizkuntza.info)

Euskal Gorraki buruzko
informazio orokorra

Pertsona Gorren
Nazioarteko Eguna