Egun Euskal Gorrakek 4 webguneren edukiak kudeatzen ditu. Horietan sartuz, antolatzen ditugun ekitaldi, ikastaro eta jardueren gaineko informazioa aurkituko duzu:
ZEINU.TV
www.zeinu.tv
Pertsona gor, itsu eta gor-itsuentzat Euskal Gorrakek sortutako internet bidezko telebista irisgarria da. Bertan egungo hainbat albiste ikusgai dauzkazu, baita Gorren Komunitateak gauzatzen dituen jarduerei buruzko informazioa ere.
ZEINU HIZKUNTZA
www.zeinuhizkuntza.info
Euskal Gorrakek urte osoan zehar Zeinu Hizkuntzako ikastaroak antolatzen ditu Donostian zein Bilbon. Ordutegi eta eredu ezberdinak eskaintzen ditugu zure beharrizanetara ondoen egokitzen den aukera hautatu dezazun. Gainera, erakunde eta langile-taldeentzako neurrirako ikastaroak ere antolatzen ditugu.
ELKARTE SAREA
www.foroasociativopersonassordas.eu
Bideoblog honetan Euskal Gorraken antolatutako Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte-Sareen inguruko informazioa aurkituko duzu eta baita Fernando Pascual Amorrortu sariei buruzkoa ere bai; sari hauek gor komunitatearen alde egin duten lanagatik berezi diren pertsona, erakunde publiko eta pribatuei entregatzen zaie.
PERTSONA GORREN NAZIOARTEKO EGUNA
www.diamundialpersonassordas.org
Blogean Pertsona Gorren Nazioarteko Egunari buruzko informazioa aurkituko duzu. Gorren Komunitatearentzat horren garrantzitsua den ospakizun eta aldarrikapen egun horretan gauzatzen ditugun jardueren berri izango duzu. Horretaz gain, aurreko urteetako bideoak eta argazkiak ikusteko parada izango duzu.